Garai sozialistan Polonian izandako zaletuentzako zinekluben hondarren artean egindako ikerketa sakon baten emaitza da Enthusiasts: archive bildu, zaharberritu eta jendearen eskura jarritako zenbait film amateurren artxibo kritikoa.

Elkarlaneko artelan moduan aurkeztu da Enthusiasts: archive, eta hari esker arakatu egin daiteke nola zale porrokatuaren eskuzabaltasunak interes eta esperientzia sorta bat uzten duen agerian, eskuarki ikusezinak izaten direnak Estatuak babestutakoaren edo profesionalen bitartekaritza duenaren jario etengabearen artean.

Gure asmoa Enthusiasts: archive honekin da interesa eta eztabaida piztea truke kreatiboaren izaeraren, artxibo publikoen funtzioaren eta domeinu publikoaren etorkizunaren inguruan.